ArTzai Topaketa. Karrantza 2017

Mantendu, sortu eta parte hartu kontzeptuak oinarri hartuta, ARTzai Topaketa sortu da, artzaintza eta arte topaketa zein landa-ingurunea bultzatu eta hausnartzeko asmoz.

AVASCANE, 2014an, Karrantza Haranako udalaren laguntzaz, Galzorian dauden bertako animalien azoka antolatzen hasi zen, gainera Karrantzako Ardi Mutur Beltzaren Monografikoa eginez. Hirugarren urtean, 2016an, Mutur Beltz sustatzeko elkarte agroekologiko, artistiko eta kulturalak antolakuntzan parte hartu zuen. Artearen eragina hausnartzeko aukera ematen digu, non artea-artisautza, kultua-herrikoia, landa-hiria dikotomiek duten ikuspuntu aldaketak aztertu ditzakegun. 

Aurten, azokak izen berria izango du, ArTzai Topaketa. Ekainaren 17an goizeko 11etatik aurrera, 
Karrantzako ardi muturbeltzaren IV. Erakusketa ospatuko da herriko Ambasaguas auzoan. Jai egun honetan inguruko artzaiek ardiak larreetatik plazara eramango dituzte.  Guztion artean galzorian dauden animalia hauei bultzada emateko eta bide batez ospatu eta elkarbanatzeko; animalia hau oso preziatua dugu. Baina ardiez gainera beste animalia batzuk ere egongo dira: Azpigorri, Montxina, Terreña, Euskal Txerri, Villano, Euskal Artzai, Euskal Oilarrak eta Antzarrak, Pottoka, Enkarterriko Astoa…  Izan ere, Bizkaiako zonalde honetan galzorian dauden bertako animalia arrazen kopururik handiena ematen da, Europa mailan. 

Eguna era desberdinetako ekintzez beteta dago, adin guztietarako pentsatuak: Euskal Herriko Irularien II. Topaketa ospatuko da, artisauen eta baserriko produktuen salmenta, ile mozte erakustaldia, artzain txakurraren erakustaldia, bildots mutur beltzaren enkantea. Gastronomiak ere bere txokoa izango du, burruntzian erretako bildots mutur beltzak doan dastatzeko aukera izango da, eta nola ez herri bazkaria, nahi duenak bertako produktuak dastatzeko.*

Bestalde, Mutur Beltz elkartearen eskutik, «Ondo Bizi Arte egonaldia», Karrantza-2017- aurkezpena egingo da, non Oihane Sánchez Duro (Sestao), Nader Koochaki (Donostia) eta Pedro Salgado (Karrantza) artistek, elkarbizitzatik sortutako lanak aurkeztuko dituzten. Honekin batera,  Euskalherria`s Sketchcrawl Taldea zuzeneko marrazketa kalean egiten ibiliko da. Gorka Belaskori esker ekintza hau zuzenean gozatu dezakegu. Hemendik parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Gaztetxoek ere espazioa izango dute, 
Hibernando Estudioren eskutik Tremebunda ezagutuko duzue, zuzeneko serigrafia parte hartzailea egiteko makina mugikorra. Ekarri zure kamiseta!!!

Musika ere ez da faltako, egunean zehar giroa alaitua izango da eta gauean, OrKresta elektrotxaranga ibiltaria izango dugu tabernaz taberna, bazterrak alaitzen. Autogestiorako zozketa ere egingo da eta lehenengo saria Mariam Mayok eskuz eta karrantzako artileaz osatutako galtzerdiak izango da. Egunari  agurra emateko Mutur Beltz txapel jaurtiketa antolatuko da.

*Herri Bazkaria: 6€. Izena emateko azken eguna ekainaren 9an Urbieta eta Erpeak Tabernetan edo 690087439 telefonora deitzen.
-----

Los conceptos preservar, crear y participar se unen para organizar ArTzai TopaKeta, encuentro agropastoril y artístico que tiene como objetivo potenciar y sensibilizar el entorno rural del Valle de Karrantza.

En el año 2014,  La Asociación Vasca para la defensa y protección de la crianza de ganado ovino cara negra, Avascane, con la ayuda del Ayuntamiento de Karrantza, comenzó a organizar una Feria de ganado autóctono en peligro de extinción y un Monográfico de oveja Carranzana Cara Negra. En su tercera edición, en el año 2016, la Asociación agroecológica, artística y cultural para promover la oveja carranzana cara negra, Mutur Beltz colabora y participa en la organización de este evento. Permitiendo reflexionar sobre el papel del arte ante los cambios de paradigma en relación a la dicotomía entre el arte y la artesanía, lo culto y lo popular, lo rural y lo urbano, etc. 

Esta nueva edición del encuentro se presenta bajo el apelativo ArTzai TopaKeta. El próximo sábado 17 de junio, a partir de las 11 de la mañana, tendrá lugar la IV edición de la Exposición de Oveja Carranzana Cara Negra en el barrio de Ambasaguas de Karrantza. Un encuentro festivo donde un gran número de 
pastores de la zona bajan sus ovejas de los pastos a la plaza para potenciar, compartir y festejar junto al pueblo, y compañerxs pastorxs, este preciado animal en vías de extinción. Pero no solo podremos ver ovejas... También estarán representado el diverso mundo animal de la zona: Azpigorri, Montxina, Terreña, Euskal Txerri, Villanos, Euskal Artzai, Euskal oilarrak y antzarra, Pottoka, burro de las encartaciones, etc. debido a que esta zona de Bizkaia es donde se da la mayor concentración de fauna autóctona y en peligro de extinción a nivel europeo. 

La jornada estará llena de actividades de diversa índole, pensadas para todas las edades: se celebrará el II Encuentro de Hilanderas  de Euskal Herria, venta de artesanía y productos agroalimentarios, demostración de esquile, exhibición de perro pastor vasco, subasta de corderas carranzana cara negra. Prestaremos también atención a lo culinario, ya que habrá degustación de cordero asado al burruntzi gratuito y después una comida popular, para todo aquel que se anime a degustar un menú elaborado con productos locales. 

Por otra parte, de la mano de la Asociación Mutur Beltz tendrá lugar la presentación de la 1º Residencia artística del buen vivir,  «Ondo Bizi Arte egonaldia», Karrantza-2017, donde los artistas Oihane Sánchez Duro (Sestao), Nader Koochaki (Astigarraga) y Pedro Salgado (Karrantza),  presentarán las obras producidas durante esta convivencia. Paralelamente, el grupo Euskalherria`s Sketchcrawl Taldea, participará dibujando al aire libre durante todo la jornada. Gracias a Gorka Belasko podremos disfrutar de esta acción en directo. Animamos desde aquí a todo aquel que quiera participar. El público infantil también podrá disfrutar de su espacio, ya que Hibernando Estudio con su «Tremebunda» realizará un taller de serigrafia participativa en directo.  
¡Trae tu camiseta para estampar!

Por supuesto la música no faltará y a la noche la electro-txaranga Orkresta hará bailar a todo aquel que se acerque. Despidiendo la noche con la resolución del sorteo de unos calcetines  de oveja carranzanas cara negra elaborados artesanalmente por la hilandera Marian Mayo (Laudio) y un singular campeonato de lanzamiento de txapelas.

* Comida popular: 6€. Último día para apuntarse es el jueves 9 de junio en los Bares Urbieta y Erpea o llamando al tel. 690087439


Entradas populares