Presentation

(Más abajo en castellano)

MUTUR BELTZ bizitza proiektu txiki gisa sortu zen 2015ean, eta gaur egun Karrantzako ardi mutur beltza sustatzeko elkarte agroekologiko, artistiko eta kulturala da. Ardi arraza hau, artzainen lanbidea bezala, desagerpen arriskuan dago. Karrantzako Haranan sortutako ekimen honek desagerpena saihestu nahi du agroekologia, artea eta diseinuaz baliatuz. MUTUR BELTZ elkarteak bere jarduketa irizpideak eta xedeak egituratu ditu ardi bat marraztuz. Buruan jatorrizko balioak agertzen dira: babestu, parte hartu, sortu, ondo bizi, burujabetza, agroekologia, formakuntza, hedapena, etab. Hanka bakoitzak, ordea, arlo ezberdina islatzen du: ESNEA, HARAGIA, ARTILEA eta ARTEA. Hala ere, era holistikoki lantzen ditu lau arlo hauek elkarteak, bakoitzak gainerakoekin gurutzatzen baita, osotasun bakarra lortuz.

Jakin bezala, haragia eta esnea ardi arraza hauei etekina ateratzeko bide ohikoenak dira. MUTUR BELTZ elkarteak produktu hauek sustatzeko alde lan egiten du, AVASCANE ardi mutur beltzen hazkuntza defendatu eta babesteko euskal elkartearekin batera. Horretarako, Karrantzan ospatzen den ARTzai Topaketa antolatu du MUTUR BELTZ-ek 2016 urteaz geroztik. Desagerpen arriskuan dagoen ganadu azoka ez ezik, Karrantzako ardi mutur beltzari buruzko monografikoa dugu ARTzai Topaketa. Mota guztietako jarduerak aurki ditzakegu bertan, eta sukaldaritzak protagonismo berezia du. Izan ere, arkumea burruntzian eta herriko produktuak (ardi jakia eta gazta freskoa) dastatzeko aukera dute parte-hartzaileek. 

Bestalde, ardi hauen artilearen balioa handitzea elkartearen helburu nagusietako bat da, diseinuak eta beste hainbat jarduera artistiko garaikideek eskaintzen dizkiguten baliabideen bitartez. Aurten (2017) MUTUR BELTZ-ek AVASCANE elkarteko artzain gehienei erosi die artilea. Horrela, lehengai hau erabilita gure herrian duen ingurumen-eragina gutxitu egiten da, gaur egun hondakintzat jotzen baita leku askotan. Horretarako artzainekin batera ardiei ilea moztu diete, ukuiluak garbitu dituzte, etab. Geroago Frantziara bidaiatu zuten, hurbilago dagoen latsarri ekologikora, Auvernia eskualdean, artilea garbitzeko. Bestelako bidaiak egin dituzte elkarteko kideek ere. Leongo irundegi batean, adibidez, Karrantzako ardi mutur beltzaren artilea irun zuten lehenbiziz prozesu industriala jarraituz. 

Halaber, artile mota hau erabiliz hainbat produktu diseinatu eta fabrikatu dituzte dagoeneko, elkarteko gastuak estaltzeko eta urtero artilera erosi ahal izateko bidezko prezioetan. Asmo honekin, Iparraldeko Iletegia elkartearekin batera lan egiten du MUTUR BELTZ-ek. ATELIER-Laines d’Europa elkarteko kidea da ere, hala nola Estatuko bertako etxabereen arrazen artile-sarearena. Laburbilduz, artile honekin egindako produktuak erosiz, Karrantzako ardi mutur beltza babestu eta herriko ekonomia bultza dezakegu. 

-----

MUTUR BELTZ, nació en 2015 como un pequeño proyecto de vida y ha ido evolucionando convirtiéndose en la actualidad en una Asociación agroecológica, artística y cultural para promover la oveja carranzana cara negra, actualmente una especie en peligro de extinción, de la misma forma que el propio oficio de pastor/a. Esta iniciativa local del Valle de Karrantza, trata de responder desde la agroecología, la práctica artística y el diseño a la pérdida de estos saberes. Con ayuda del dibujo de una oveja, esta Asociación ha estructurado sus diferentes principios de actuación y objetivos a alcanzar. En la cabeza estarían los valores desde donde parten: preservar, participar, crear, buen vivir, soberanía, agroecología, formación, trasmisión, etc. Por otro lado, estarían sus cuatro patas, entendidas cada una de ellas, como diferentes departamentos: LECHE, CARNE, LANA y ARTE. Cuatro secciones desde donde se trabaja a partir una perspectiva holística. Entendiendo que cada uno de ellas entrecruza sus intereses con el resto, formando un todo

Como sabemos, a día de hoy, la leche y la carne son las vías de rendimiento más común de este raza de oveja. Mutur Beltz apuesta por potenciar estos productos de la mano de la Asociación Vasca para la defensa y protección de la crianza de ganado ovino cara negra, AVASCANE. Participando, por ejemplo, desde 2016 en la organización de ARTzai Topaketa, Encuentro Artístico Agropastoril en Karrantza, donde tiene lugar una Feria de ganado autóctono en peligro de extinción y un Monográfico de oveja Carranzana Cara Negra. Una jornada llena de actividades de diversa índole, donde, se presta también atención a lo culinario, ofreciendo una degustación de cordero asado al burruntzi y una comida popular elaborada con productos locales: Guisado de oveja y queso fresco.

Por otro lado, otro de los objetivos de esta Asociación esta en revalorizar la lana de estas ovejas, como materia prima, a través de la práctica artística contemporánea y el diseño. Este año 2017, la Asociación Mutur beltz ha comprado la gran mayoría de la lana a los pastores de la Asociación Avascane; disminuyendo, de este modo, el impacto medioambiental en nuestro municipio, ya que a día de hoy la lana en nuestro territorio se trata como un residuo. Para ello, han participado en el proceso de la esquila junto a los pastores y pastoras, facilitando la limpieza de las cuadras y selección de los vellones. Posteriormente, han viajado a Francia hasta el lavadero ecológico más cercano, en la región de Auvernia. Una vez de vuelta con toda esta lana limpia, la Asociación Mutur Beltz ha emprendido otros viajes hacia un pequeña hilatura en Leon. Allí, después de diferentes pruebas, han conseguido hilar, por primera vez, mediante un proceso industrial, lana de oveja carranzana cara negra. Del mismo modo, han comenzado diseñar y materializar una serie de productos creados a partir de la lana de estas ovejas. Con el objetivo de poder cubrir los gastos ocasionados y generar una pequeña economía que posibilite, cada año, comprar, a un precio justo, la lana a los pastores con los que trabajan. Bajo este mismo propósito, el colectivo Mutur Beltz colabora junto la Asociación Iletegia de Iparalde para la revalorización de la lana en Euskal Herria y forma parte de la Asociación ATELIER-Laines d’Europe; así como de la red lanera de razas autóctonas a nivel estatal. En otras palabras, comprar productos hechos con esta lana contribuye a mantener la ganadería del Valle de Karrantza, ayuda a salvar la especie de la extinción, protege el paisaje y potencia el comercio local.

Finalmente, decir que desde sus inicios, la Asociación Mutur Beltz ha desarrollado en el Valle de Carranza un importante número de actividades de carácter cultural en torno a la sensibilización de esta problemática: 1º y 2º Encuentro de hilanderas de Euskal Herria; ARTzai Topaketa - Encuentro Artístico Agropastoril, Ondo Bizi Arte egonaldia - Residencia Artística del Buen Vivir 2017, etc. Del mismo modo, sus actuaciones de carácter artístico también ha tenido lugar fuera del Valle, en lugares como: La Encartada, Balmaseda; Bilbao Maker Faire; Festival Arco Atlántico, Gijón; Festival Inmersiones, Gasteiz; Sala Rekalde, Bilbao; Encuentro Inter rural Semillas en Resistencia, Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León; Bideotik - Azkuna Zentroa, Bilbao; etc. En todas estas actividades han interferido un gran número de personas, y se han generado abundantes interrelaciones humanas, desde la experimentación colaborativa a partir de estrategias artísticas y sociales. Difundiendo y renovando, de este modo, el patrimonio de las Encartaciones.

Mutur Beltz, aurkespena from laurita siles on Vimeo.

Entradas populares

Imagen

Ondo Bizi Arte egonaldia