II Ondo Bizi Arte Egonaldia -Karrantza 2018-


Mutur Beltz elkarteak aurkezten du II. Ondo Bizi Arte egonaldia, Karrantzan 2018an. Arte egonaldia apirilaren 3tik 9ra ospatuko da, aurreko ekintzen jarraipena delarik. Karrantzan ardien eta artzaien egoeraren hausnarketa, eztabaida eta zabalkunderako espazioa handitzeko helburuarekin, artzaiek zein artistek elkarbizitzeko aukera izango dute.

Bigarren Ondo bizi arte egonaldi honetarako, antolakuntzak proposamenen deialdi irekia aurkeztu zuen eta jasotako 19 lanen artean bi proiektu izan dira aukeratuak, Bruno Delgado Ramo (Sevilla) eta Onintza Etxebeste (Oiartzun). Bestalde, mutur beltz elkarteak, artista gonbidatua bezala Itxaso Díaz (Bilbao) deitu du, zein ikus-entzutezko sormen prozesu bat aurkeztuko du, bizitako esperientzia bere ikuspuntu sortzailetik kontatuko duena.

Arte egonaldi honek duen ezaugarri batekin hasteko, Ondo Bizitzeak, Balneario Casa Vicente Pallotti de Karrantza bisita egingo dugu. Bertan, ur mineromedizinaletan bainatuko gara, eta ondoren bazkariarekin batera asteko antolakuntza osatuko dugu. Dieta osasuntsu batekin elikatuko gara, gehienetan karrantzako produktuak erabiliz. Artistek Gure Naia landa etxean gaua egingo dute, Karrantzako berezitasunak ondo gordetzen duena, Ahedoko auzoan. Pozalaguako kobazuloa eta Dolomitak Fabrika museoa ikusteko parada izango dugu astean zehar. Baserri desberdinak ikusiko ditugu eta Karrantzako artisau gazta egingo dugu Avascane elkarteko artzaiekin batera. Modu honetan, artistek ingurua ezagutzeko aukera ezin hobea izango dute eta elkarbizitza honetatik proiektu artistiko bat osatuko beharko dute, zeinek Karrantzako herriari ArTzai TopaKetan 2018 aurkeztuko duten. Egun hau ekainean ospatuko da eta bertan aurkezteaz gainera beste espazio batzuk bilatuko ditugu proiektua zabaltzeko baina oraindik zehazteke daude. Modu honetan egindako lan guztia ezagutarazteko aukera izango dugu eta bide batez Karrantza Harana ere.

Arte egonaldian zehar, apirilaren 7an larunbatean, Ondo Bizi Jardunaldiak ospatuko dira, horrela esperientzia hau herriari aurkezteko aukera izango dugu. Artista partehartzaileek beraien sormen prozesuaz hitz egingo digute eta astean zehar bizitakoaz. Era berean, karrantzako ardi arrazari buruzko hausnarketa bat beteko da, iragana, oraina eta geroa aztertuz. Horretarako antolakuntzak hurrengo parte harzaileak gonbidatu ditu, Miguel Sabino Díaz García etnografoa, Avascaneko lehendakaria eta artzaia den Izaskun Elitxegerra, karrantzako ardi mutur gorriak dituen Ángel Kanete artzaia, eta Arantzazuko Artzai Eskolaren koordinadorea, Batis Otaegi. 

II Ondo Bizi Arte Egonaldiarekin bukatzeko, artista eta artzaiekin batera bazkari bat antolatu dugu. Casa Garras Jatetxean ospatuko dugu eta jakiak etxeko ardia eta esnekiak izango dira Txema LLamosas sukaldariak eginak.


------

La Asociación Mutur Beltz presenta la II Residencia Artística del Buen Vivir en Karrantza 2018. Dando así continuidad al trabajo desarrollado con anterioridad. Con el propósito de ampliar el espacio de reflexión, debate y difusión sobre la situación del mundo ovino y pastoril en Karrantza desde el Arte; ofreciendo espacios y momentos para que los pastores y pastoras convivan con las/los artistas.

Para esta segunda edición, que tendrá lugar del 3 al 9 de abril de 2018, la organización propuso, como novedad, una convocatoria de becas y entre las 19 propuestas recibidas han sido seleccionados los proyectos de Bruno Delgado Ramo (Sevilla) y Onintza Etxebeste (Oiartzun). Por otro lado, la Asociación Mutur Beltz ha decidido invitar en calidad de artista invitada a Itxaso Díaz (Bilbao), quien editará una pieza audiovisual que recree esta experiencia bajo su prisma creativo.

Incidiendo en el Buen Vivir que caracteriza esta residencia, vamos a comenzar disfrutando de una visita al histórico Balneario Casa Pallotti de Karrantza, donde además de disfrutar de un baño en sus aguas mineromedicinales, organizaremos la semana de trabajo y convivencia. Disfrutaremos de una dieta saludable, en su mayoría de productos locales y los artistas se alojaran en la casa rural Gure Naia, un enclave con encanto carranzano, situado en el barrio de Ahedo. Visitaremos, también, la Cueva de Pozalagua y a la Antigua fábrica-Museo de Dolomitas.

Exploraremos algunos de los diferentes caseríos y elaboraremos queso artesano junto a los pastores y pastoras de la Asociación Vasca para la Defensa y Protección de la Crianza de ganado ovino cara negra, Avascane. De este modo, cada artista participante podrá conocer de cerca, parte de la labor pastoril de este colectivo y de esta convivencia, realizará un proyecto artístico, con total libertad creativa que serán mostrados al público en el Encuentro Artístico y agropastoril, ArTzai TopaKeta 2018, celebrado en Karrantza el próximo mes junio, como en otros espacios y eventos aún por concretar, con el objetivo de enriquecer la difusión tanto del trabajo desarrollado, como del propio Valle de Carranza.

Por otro lado, durante esta semana, tendrá lugar el próximo sábado 7 de abril la I Jornada del Buen Vivir, con el objetivo de acercar esta experiencia al pueblo de Karrantza y sus alrededores; los artistas participantes hablarán sobre sus trabajos. Del mismo modo, para completar este acto, la organización ha invitado a diferentes agentes que conformaran una mesa redonda en torno al pasado, presente y futuro de la oveja carranzana. Entre ellos estarán presentes: el etnógrafo Miguel Sabino Díaz García, la pastora y presidenta de Avascane Izaskun Elitxegerra, el pastor de oveja carranzana cara rubia Ángel Kanete y el coordinador de la Escuela de Pastores de Aranzazu, Batis Otaegi.

Daremos colofón final a esta II Residencia Artística del Buen Vivir con una comida junto a los/las artistas participantes y al grupo de pastores y pastoras de la Asociación Avascane. En el Restaurante Casa Garras de Karrantza, de la mano del cocinero Txema Llamosas que elaborará diferentes platos a partir de oveja, cordero y queso de oveja carranzana; productos locales aportados por Avascane. Difundiendo y renovando, de este modo, el patrimonio de las Encartaciones.

Nota de prensa: Nota de prensa 'Ondo Bizi 2018'


Entradas populares