Encuentro artístico agropastoril. ArTzai Topaketa, 2018

(Más abajo en castellano)

Karrantzako ardi mutur beltzaren babesa eta hazkuntzarako elkarteak, Avascane eta Mutur Beltz sustatzeko elkarte agroekologiko, artistiko eta kulturalak, Karrantzako udalaren laguntzaz ArTzai Topaketa antolatzen dute, artzaintza eta arte topaketa, landa-ingurunea bultzatu eta hausnartzeko asmoarekin jaio dena, MANTENDU, SORTU eta PARTE HARTE kontzeptuak oinarri hartuta. 

Horrela bada, datorren larunbatean, hilak 16, goizeko 11etatik aurrera,  Karrantzako ardi Mutur beltzaren V monografikoa izango da Karrantzako Ambasaguas auzoan. Topaketa horretan, haran horretako artzain askok larretatik plazara eramango dituzte euren ardiak, gal zorian dauden animalia horiek erakusteko. Europa mailan, Enkarterriko eskualdea da galtzeko zorian dauden bertoko animalia gehien dituena. Hori dela eta, ardiak ez ezik, azpigorri, montxina behiak, terreña, euskal txerriak, villano txakurrak, euskal artzai txakurrak, euskal oilarrak eta antzarra, pottokak eta Enkarterriko astoak ere ikusi ahal izango dira. 

Adin guztietako pertsonentzako eta mota askotako ekintzez beteriko eguna izango da. Horren adibide, Gipuzkoatik «Latxine» munduko ardirik handiena etorriko zaigu, umeek primeran pasa dezaten. Halaber, Euskal Herriko Irularien III. Topaketa ospatuko da, artisauen eta baserriko produktuen salmentarekin batera. Ile moztea eta artzain txakurraren erakustaldia ere egongo dira.  Horrez gain, aurten, Karrantzako Angel Eletxigerra eta Kiko el de Montañan artzainek omenaldi bat jasoko dute, pertsona horiek eman diguten ondareagatik.

Sukaldaritza ere ez da faltako: alde batetik, burruntzi  eran prestaturiko arkume errearen debaldeko dastaketa egongo baita, eta, beste alde batetik,  bertoko produktuekin egindako  herri bazkari bat egingo baita. Begano zein zeliakoentzako jangaiak ere egongo dira bazkarian. Herri kirola ez dute ahaztu antolatzaileek; bada, goizean esku pilota txapelketa txiki bat  egingo da, eta, gauean, zortzi emakumek osatzen duten Emarri Taldeak  proba egingo dute 500 kiloko harriarekin.

Arratsaldeko zortzietan,  Dolomitas museoan, Mutur Beltz Elkarteak antolaturiko «II Ondo Bizi Arte egonaldiaren» erakustaldiaren aurkezpena hasiko da. Egonaldi hori Karrantzan egin zuten Gallartako Itxaso Díaz, Sevillako Bruno Delgado Ramo eta Oiartzungo Onintza Etxebeste artistek euren lanak aurkeztuko dituzte. Artearen ikuspuntutik, Karrantzako ardi eta artzainen egoeraren inguruan hausnartu, eztabaidatu eta hedatzeko esperientzia oinarri izan dute artistek euren sorkuntzak egiteko orduan. Artzainek eta artistek elkarrekin espazioa eta denbora partekatzeko aukera eman zien apirilean egin zuten egonaldiak.

Egunean zehar, musika ere ez da faltako. Goizean, Kaña bi taldeko trikitilari eta pandero jolea izango ditugu eta, gauean, Matraka elektro-txarangari esker dantzatzeko aukera izango du publikoak.  Jardunaldia bukatzeko, Karrantzako produktuez beteriko saski baten zozketa eta txapel jaurtiketa egingo dira.

• Herri bazkaria: 6€.

Harremanetarako telefonoak:
Avascane: Izaskun - tel. 690087439  (gaztelera)
Mutur Beltz: Joseba Edesa - tel. 639253436 (euskara) // Laurita Siles 617941595  (gaztelera eta frantseza)
Karrantzako udala: Rafa Arriola 656722565 (gaztelera eta euskara)
www.karrantza.org
www.karrantzakomuturbeltz.blogspot.com

La Asociación Vasca para la defensa y protección de la crianza de ganado ovino cara negra, Avascane, y la Asociación agroecológica, artística y cultural para promover la oveja carranzana cara negra, Mutur Beltz junto al  Ayuntamiento de Karrantza organizan nuevamente el Encuentro Artístico Agropastoril, ArTzai TopaKeta, que tiene como objetivo potenciar y sensibilizar el entorno rural del  Valle de Karrantza desde el ámbito artístico y cultural, bajo los conceptos: Preservar, crear y participar.

El próximo sábado 16 de junio, a partir de las 11 de la mañana, tendrá lugar el V Monográfico de Oveja Carranzana Cara Negra en el barrio de Ambasaguas de Karrantza. Un encuentro festivo donde un gran número de pastores de la zona bajan sus ovejas de los pastos a la plaza para potenciar, compartir y festejar junto al pueblo, y compañeras pastores este preciado animal en vías de extinción. Pero no solo podremos ver ovejas... También estarán representado el diverso mundo animal de la zona: Azpigorri, montxina, terreña, euskal txerri, villanos, euskal artzai, euskal oilarrak y antzarra, pottoka, burro de las encartaciones, etc. Debido a que en la comarca de las Encartaciones es donde se da la mayor concentración de fauna autóctona y en peligro de extinción a nivel europeo. 

La jornada estará llena de actividades de diversa índole, pensadas para todas las edades. Desde Gipuzkoa este año tendremos como invitada a «Latxine» la oveja más grande del mundo, pura diversión para los pequeños de la casa; se celebrará el III Encuentro de Hilanderas  de Euskal Herria junto a un mercado de venta de artesanía y productos agroalimentarios. Habrá demostración de esquila, exhibición de perro pastor. Y además, este año los pastores Angel Eletxigerra (Karrantza) y Kiko el de Montañan (Karrantza) recibirán un homenaje y agradecimiento por su legado. 

Prestaremos atención a lo culinario, ya que habrá degustación de cordero asado al burruntzi gratuito y después una comida popular, para todo aquel que se anime a degustar un menú elaborado con productos locales también pensado para veganos y celiacos. El deporte vasco también estará presente con un pequeño campeonato de pelota mano a la mañana y llegada la noche, un grupo de ocho feminas Emarri Taldea, harán el arrastre de una piedra de 500 kilos.

A las ocho de la tarde, en el Museo Dolomitas de la mano de la Asociación Mutur Beltz tendrá lugar inauguración de la exposición de «II Ondo Bizi Arte egonaldia - II Residencia artística del buen vivir» celebrada el pasado mes de abril en Karrantza, donde las artistas Itxaso Díaz (Gallarta), Bruno Delgado Ramo (Sevilla) y Onintza Etxebeste (Oiartzun) presentarán las obras creadas a partir de esta experiencia que trata de ampliar el espacio de reflexión, debate y difusión sobre la situación del mundo ovino y pastoril en Karrantza desde el Arte; ofreciendo espacios y momentos para que los pastores y pastoras convivan con las artistas.

Por supuesto, la música no faltará, durante la mañana tendremos al dúo de trikititxa y pandero Kaña bi y a la noche la electro-txaranga Matraka hará bailar a todo aquel que se acerque. Despidiéndonos con la resolución del sorteo de una cesta de productos carranzanos y un singular campeonato de lanzamiento de txapelas.

* Comida popular: 6€.
Contacto: 
Avascane: Izaskun - tel. 690087439 (castellano)
Mutur Beltz: Joseba Edesa - tel. 639253436 (euskera) // 
Laurita Siles 617941595 (castellano y francés)
Ayuntamiento de Carranza: Rafa Arriola 656722565 (castellano y euskera)
www.karrantza.org
www.karrantzakomuturbeltz.blogspot.com

Entradas populares